XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saharan NBEko begiraleak hasi ziren beren postuetara iristen

DONOSTIA

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ezarritako suetena indarrean jarri arren nazioarteko begiraleak atzerapen handiekin ari dira beren postuetara iristen.

Atzo 30 begirale Marokkok kontrolpean zuen Smara, Sahararen iparraldeko lurraldean ezarri ziren.

Beste begirale guztiak El Aiun-en aurkitzen ziren bere postuetara joateko asmoz.

Smaran ez ezik begiraleak Aljeriako muga ondoan zeuden beste bederatzi postuetan ere suetena zaintzeko kokatu behar ziren.

Begiraleak Armada marokkiarraren kamioietan zihoazen Smarako postuetara, beti ere Marokkoren hegazkinen babespean.

Begiraleek ez zuten suetena ezarri eta 24 ordura behar zuten materiala.

Smarako lehen taldeari atzo goizean 50 begiraleko bigarren talde batek jarraitu zion.

Bitartean El Aiun hiriko portura NBEk bidalitako begirale eta materialaren zain zeuden.

Smaratik kanpo kokatuko diren begiraleak joan zen abuztuan ezarritako zona neutral batean zainduko dute indarrean dagoen suetena.

Atzo zen iristekoa Marokkoko portura NBEko begiraleak zeramatzan Agadir untzia.

Marokkoko iturriek azaldu zutenez El Aiunen 40 begirale baino ez zeuden eta NBEk 145 bidali behar zituen.

Begirale talde hau Armand Leray jeneral canadiarra eta Zia Rizvi erreferendumaren ordezkariekin batera iritsi zen Saharako hirira.

Suetena zela eta zenbait nazioek bere adostasuna azaldu zuten 16 urte irauten zuen gerra zibila bukatzeko hartu zen erabaki honekin.

Marokkon berriz suetena Polisario Fronteari ezarri behar zaiola adierazten dute komunikabide guztiek.

Adituek diotenez Hassan II erregeak NBErekin sinatutako akordioa errespetatu ala oposizioko alderdiei kasu eginez erreferendumaren kontrako kanpaina areagotu behar du.

Marokkon suetena Polisario Fronteari ezarri behar zaiola adierazten dute komunikabide guztiek.